martes, 11 de octubre de 2016

ESKOLAKO IRRATI DIGITALA: TEKNOLOGIA BERRIEN ETA AHOZKOTASUNAREN UZTARRI



Aspaldiko egia da teknologia berriek eskura jarri dizkigutela ez oso aspaldi pentsaezinak ziren eduki multimediak sortzeko baliabideak: argazkiak eraldatu, aldizkariak maketatu, bideoak sortu, audio grabazioak... gauzatu ditzakegu oso modu errezean eta emaitzak, aldiz, kalitate handikoak izaten dira.

Urte batzuk atzera, eskolako irratia erabiltzea gutxi batzuen kontua zen. Alde batetik, egitura garestia zen, emisorea eta antena barne; bestetik, oso hedapen mugatu zuen, gehienetan eskola ingurua edo auzoa hartzen zuen; eta, azkenik, ordutegia zehatz batean, eskola orduetan, baino ezin zen entzun. Gaur egun, ordea, teknologiari esker irauli egin dugu egoera hori: egitura ez da garestia, mikrofono bi eta ordenagailu bat nahikoak ditugu oinarrizko irrati-gela antolatzeko; interneten bidez zabaltzean, mundu osora heda daiteke gure lana; eta irrati profesionalek joera berriena duten gisa, nahierara entzun daiteke.

Halere, eskolako irrati digitalaren balioa ez da teknologien erabilpenera mugatzen. Aitzitik, lanabes ezin aproposagoa dugu ahozkotasuna lantzeko, era formalean zein ez-formalean. Honetaz guztiaz arituko gara hurrengo ostegunean, urriak 20, burutuko dugun mintegian.

Goio Ramos, Ugaoko Herri Ikastetxea

No hay comentarios:

Publicar un comentario